albisteak
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Baionan, beste behin ere
EITB MEDIA
Jasaten duten diskriminazioa salatzeko manifestaldia egin eta komuneko papera bota dute Frantziako Gobernuak Baionan duen ordezkaritza aurrean. Aurten ere ezingo dute Euskara erabili, baina borrokan jarraituko dute, ondorengoengatik. Ziburun, Senperen, Donostian eta Bilbon ere mobilizatu dira.
Gizartea
EITB Media
Auzitegi Gorenak ez du onartu Uliazpi Fundazioak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka aurkeztutako helegitea. Euskara eskakizuna "gehiegizkoa" zela jota, 34 zaintzaile plazari zegokion deialdia bertan behera utzi zuen orduko epaiak, eta erabaki hori berretsi du orain Gorenak.
Gizartea
EITB MEDIA
Euskaraz berba egiten dutenen portzentajea % 25etik gorakoa da 24 urtetik beherakoen kasuan. Adinak aurrera egin ahala, behera egiten du euskal hiztunen kopuruak. 65 urtetik gorakoetan, adibidez, % 8,3k hitz egiten dute.
Ekonomia
Gizartea
EITB Media
13:45ean talka egin dute furgoneta batek eta moto batek eta motoko gidaria bertan hil da. Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.
Politika
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erlazionatutako edukiak:
Parlamentuak badu dagoeneko horren gaineko proposamen bat. Jarrera-arauak eta zigorrak jasotzen ditu horrek. Foru Gobernuak bestalde, ez du baztertzen zenbait agentziak eta erakundek dituzten ereduetara jotzea, ildo horretan aurrerapausoak emateko.
albisteak
''Israel Gazan egiten ari den gonozidioa'' salatzeko billkura egin dute Iruñean
ELA, LAB, CCOO Euskadi, CC OO Navarra, UGT Euskadi, ESK, CGT, LKN, STEILAS, Solidari, EHNE Navarra, Etxalde eta Hiru sindikatuek su-eten iraunkorra eskatu dute, Gazak bizi duen genozidioari amaiera emateko.
Mundua
Agentziak | EiTB Media
Gilad Noam Israelgo ordezkariak Hagako Nazioarteko Auzitegiari eskatu dio atzera bota ditzala Hego Afrikak eskatu dituen kautelazko neurri gehigarriak. Halaber, genozidioaren "parodia" egitea leporatu dio Hego Afrikari.
Mundua
Agentziak | EITB Media
Espainiako Gobernuak ukatzen zuen arren, Palestinaren aldeko elkarteek eta Podemos eta Sumar alderdiek zioten Israelen kohete militarrentzat motorrak zeramatzala. Albares ministroak esan du Gazaren kontra aritzeko armak daramatzan edozein ontziren sarrera ukatuko duela Gobernuak.
Erlazionatutako edukiak:
''Kuadrilletan, lantokietan eta whatsapp taldeetan dagoen gorroto diskurtsoa eten egin behar dugu''
IKER GOMEZ | EITB MEDIA
Maiatzaren 17a LGTBIfobiaren aurkako Eguna da, eta Ikusgune behatokiak urteroko txostena kaleratu du aste honetan. Araban bakarrik, 28 eraso izan ziren iaz. Kopuruak ez du behera egin aurreko urtearekin alderatuta.
Gizartea
A. Aramendi Elduaien | EITB Media
Askotan bakteria eta birusei buruzko albisteak iristen zaizkigu, baina horrelako zenbat ditugu gure inguruan? Non daude? Kaltegarriak dira denak? Galdera hauen erantzunen bila abiatu gara.
Erlazionatutako edukiak:
Gizartea
IKER GOMEZ | EITB MEDIA
Sekten jarduerari buruzko lege-esparru zehatzik ez dagoela gogoratu du Segurtasun Sailak, eta horreagatik, Ertzaintzak ordenamendu juridikoan jasota dauden delituen aurrean jarduten du bakarrik, hala nola, sexu-erasoak, lesioak edo mehatxuak.
Erlazionatutako edukiak:
kirolak
Nerea Eizagirre: ''Amesten dugu eta sinisten dugu titulu hori irabazteko aukerak ditugula''
Realak eta Bartzelonak bihar, hilak 18, jokatuko dute Erregina Koparen 42. edizioko finala, 19:00etatik aurrera, La Romareda futbol-zelaian. "Amesten dugu eta sinisten dugu titulu hori irabazteko aukerak ditugula", adierazi du, besteak beste, Realeko kapitainak finalaren atarikoan.
EITB MEDIA
Reala Zaragozan dago jada, larinbatean, maiatzaren 18an, Erregina Kopako finala jokatzeko. Romaredak hartuko du finala, eta txuri-urdinek Bartzelona izango dute aurkari. Partida zuzenean eskiniko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etan.
Erregina Kopa Zaragozara iritsi da
Realak eta Bartzelonak bihar jokatuko dute Erregina Koparen finala, La Romaredan. Bada, talde biek nahi duten garaikurra Zaragozan da jada. Delicias tren geltokira heldu da Sandra Ramajo 2019an Kopa jaso zuen jokalari ohiaren eta Virginia Torrecilla erretiroa hartu duen jokalariaren eskutik.
Aperribay: ''Romaredak oroitzapen onak ekartzen dizkit''
EITB MEDIA
Jokin Aperribay Realeko presidenteak komunikabideekin hitz egin du talde txuri-urdina Zaragozarantz abiatu aurretik. Realak Erregina Kopako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka maiatzaren 18an.
Bartzelona, hutsetik hasi zen taldea
NAXARI ALTUNA | EITB MEDIA
Bartzelonak hainbat gorabehera pasa ditu egungo egoerara iritsi aurretik. 2015ean Espainian profesional bihurtu zen emakumezkoen lehen taldea izan zen. Une txarrak, jaitierak eta igoerak bizi izan ditu, eta, orain, Espainia zein Europa mailako tituluak ditu palmaresean.
Alaves
EITB Media
Luis Garcia Plazak Gasteizko taldea zuzentzen jarraituko du. Madrilgo teknikariak bste bi urtez berritu du kontratua.
Hurrengo zuzenekoak
18 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa (finalerdiak): Larrazabal vs Salaberria / Agirre vs Egiguren V |
Giroko 13. etapako azken kilometroa eta esprinta
EITB MEDIA
Italiako Giroak atzean utzi du 13. etapa. Garaipena esprintean erabaki da. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa oso-osorik.
Musika
N. V. | EITB Media
Erlazionatutako edukiak:
Maiatzaren 21ean jarriko dituzte salgai aurtengo edizioko, 85. Musika Hamabostaldiko, sarrerak.
kultura
N. V. | EITB Media
Euskarari eta elebitasunari buruz egin dituen ikerketen bitartez Euskal Herriko zientzia eta kulturari "ekarpen nabarmena" egin diola azpimarratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Sariaren epaimahaiak.
Erlazionatutako edukiak:
Josu Ximun Billelabeitia, Nerea Ibarzabal eta Jon Ander Urresti, zuriaz
Agertu dira Harlem, Ottessa Moshfegh, Herman Hesse, elurra, leopardo bat, Nick Cave eta Warren Ellis.
Arratsean
Elkarren lana miresten zuten. Elkartu eta bien artean sortua da 'Erromantizismoa'
telebista
Mikel eta Itxasoren arteko harremanak gorabeherak izango ditu, ''Itxaso'' telesaileko 3. atalean
'Eten-puntua' izeneko atalean, Itxaso Mikel aitarekin haserretuko da. Zer gertatu ote da? Ez galdu, gaur, 21:00etatik aurera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
telebista
Zega eta guzti gerturatuko dira gure deabruak Larresorora ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan
Nonbait, Larresoro Lapurdiko udalerrian, belarra moztu behar zutela ulertu du Mikel Pagadik eta susto itzela eman dio Miren Nogalesi topo egin dutenean. Ez galdu, igande honetan, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Faktoria
Jone LArrañaga | EITB Media
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako bozeramailea maiatzaren 1eko agerraldiaz ere mintzatu da eta zera esan du: "Sozialismoa eta bandera gorriaren bidea dira benetako alternatiba eta ez ikurrinez lepo baina estatuaren integrazioan ezkutatzen diren diskurtso autonomistak"
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa